Suziri, txalapartari eta kanpai-errepikaren ostean piztuko dute sua

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:53h.

 ANDOAIN – Suziria, Zuaznabar txalapartariak eta kanpai-errepikarekin, San Juan sua piztuko dute gaur, 22.30ean, Goikoplazan. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia izango dira herriko musika eta dantza taldeekin. Ondoren, Agustin Leitza elkartearen danborrada aterako da kalera eta kontzertuak izango dira (Dukkha Taldea eta Doctor Deseo Nafarroa plazan, eta Trio Medianoche Goikoplazan). Egunean zehar ere egitarau zabala izango da. – M.S.S.