Euskara ikasi dutenentzat dirulaguntzak daude

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:53h.

 USURBIL – 2017-2018 ikasturtean euskara ikasten aritu direnentzat zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du Usurbilgo Udalak, eta herritarrek matrikula kostuaren %100 jaso ahal izango dute, baldintzak betetzen badituzte. Edonola ere, gehienez 600 euro emango dira. Bestetik, ikasturte honetan aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzat ere laguntzak daude. Deialdi baterako zein besterako eskaerak ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitarte egin behar dira. – A.M.

Secciones