Bihar eta etzi San Joan jaiak ospatuko dituzte Telleriarten

Viernes, 22 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:35h.

LEGAZPI – Bihar, 18.00etan, lorak bedeinkatuko dituzte. 19.00etan haur jolasak egongo dira eta ondoren sua piztuko dute. Igandean, 10.30ean txistulariek joko dute, 11.00etan meza egongo da, 12.00etan luntx herrikoia trikitilariekin, 14.00etan bazkaria trikitilariekin eta 18.30ean dantzaldia. Igandean autobus zerbitzua egongo da: 17.30, 19.00 eta 20.30ean irtengo dira Urtatzatik eta 18.15, 19.45 eta 21.15ean Telleriartetik. – A.Z.