GIZARTEA

Festen arimari omenaldi bikoitza

Lau erraldoi eta zazpi buruhandiak, ‘Pepe Txabillo’ eta talde osoarekin, duela urte batzuk. (Ainara Lozano)
Lau erraldoi eta zazpi buruhandiak, ‘Pepe Txabillo’ eta talde osoarekin, duela urte batzuk. (A. Roteta)

Jose Mutiozabal ‘Pepe Txabillo’k Zarauzko Udalaren omenaldia jasoko du San Pelaio festetan, eta elkarte gastronomikoek Txabillo Erraldoi eta Buruhandi Taldeari emango diote San Pelaio Makila.

Ane Rotetaren erreportajea - Viernes, 22 de Junio de 2018 - Actualizado a las 08:27h.

Jose Mutiozabal Pepe Txabillo eta bere semea den Oskar Mutiozabalen bizitza Zarauzko erraldoi eta buruhandiei lotuta egon da betidanik. Zarauzko festak ez lirateke berdinak izango beren lana eta esfortzurik gabe, buruhandi eta erraldoiak herriko festetako ikur nagusietako batzuk baitira. Eta aurtengo San Pelaio festak bereziak izango dira beraien-tzat;izan ere, omenaldi bikoitza jasoko dute.Batetik, Zarauzko Udalak Jose Mutiozabal Pepe Txabillo omenduko du San Pelaio bezperan, urte luzeetan festak girotzeko egindako lanagatik;eta bestetik, Zarauzko elkarte gastronomikoek San Pelaio Makila emango diote Txabillo Erraldoi eta Buruhandi Taldeari. Festak iragartzen dituen txupinazoa botako dute aita-semeek hilaren 25ean gauerdian, eta albistea “gustura” jaso zutela diote, are gehiago, “pozik eta festak iristeko desiatzen” daude.

Buruhandi bezala 10 urte zituela atera zen lehen aldiz Pepe Txabillo, eta 16 edo 17 urte ingururekin eraman zuen lehen erraldoia, lan horretarako “gorputza pixkat egina izatea beharrezkoa baita”, eta harrezkeroztik ez du inoiz lan hori alde batera utzi. Urte batzuk geroago, 20 urte inguru zituela, lan horren ardura hartzea eskaini zioten eta gustura ibili da lan horren antolakuntzan duela 10 urte bere seme Oskarrek erreleboa hartu zuen arte.

Pepe Txabillok gogoratzen duenez, sanpelaiotako festa giroa asko aldatu da eta duela 60 urte ez omen ziren horrenbeste haur eta guraso ibiltzen erraldoi eta buruhandien inguruan. “Garai hartan goizeko 10.00etan ateratzen ginen eta oraindik ume gehienak lo zeuden. Jendea ibiltzen zen gure inguruan, baina ez orain bezainbeste, orain 12.00ak alderako atera-tzen dira erraldoi eta buruhandiak eta izugarrizko giroa sortzen da haien inguruan”, dio Txabillok. Zen-tzu horretan, gaur egungo haurrak erraldoiekin “zoratuta” daudela gehitzen du Oskarrek, eta azken urteotan “izugarrizko indarra” hartu dutela iritzi du: “Lehen nahiko geldirik ibiltzen ginen eta orain gehiago mugitzen gara eta buelta gehiago ematen ditugu. Nik uste dut horrek atentzioa deitzen diela haurrei eta hori izan daitekeela horrenbeste ume erakartzearen arrazoia”.

Guztira, lau erraldoi eta zazpi buruhandi ateratzen dira Zarauzko festa nagusietan;hau da, San Pelaiotan, Ama Birjinetan, Inauteritan eta haurren Euskal Jai egunean, eta horretaz gain, azken urteotan erraldoi txikiak ere izaten dira. Hala, 15 pertsona inguruk osatzen dute taldea eta herriko festetan parte har-tzeaz gain, inguruko zenbait tokitara ere joaten dira noizbehinka. “Hilaren 28an, adibidez, Zumaiara goaz eta Azpeitiara ere urtero joaten gara. Bestalde, batzutan ekitaldi berezietan ere izaten gara;adibidez, lehen aldiz antolatu zen Urdinduz egunean parte hartu genuen, eta ziur asko hurrengo urteko Kilometroetan ere izango gara”, zehazten du Oskarrek.

Familiako haria jarraituz

Gaur egun, Oskarrek antolatzen du buruhandi eta erraldoien jarduera eta ardura hori pixkanaka iritsi zaiola dio. “Buruhandiak eta itxaferoak gure etxean egon izan dira betidanik, eta nire bizitza osoan bizi izan dudan zerbait da”, aitortzen du Oskarrek. Sei urte besterik ez zituela jan-tzi zuen lehen aldiz buruhandia, eta erraldoiarena egiten, berriz, 17 urterekin hasi zen. Oraindik ere atera-tzen da erraldoi gisa noizean behin, baina bere semea dagoeneko hasia da kalejiratan ateratzen. “Erraldoiarena utzi nahian nabil, baina antolakuntza lanetan jarraitzen dut buru belarri”, dio. Familiako haría jarraitu du Oskarrek, eta bere semeak ere jarraituko duela dirudi: “Ez dakit antolakuntzaren ardura hartuko duen, baina tira, momentuz erraldoi gisa ateratzen da”.

Baina urte luzeetako lana utzi arren, Pepe Txabillok hurbiletik jarraitzen ditu festak eta erraldoi eta buruhandien atzetik ibiltzen da. “Betidanik gustatu izan zait, eta orain ere atzetik ibiltzen naiz”, dio omenduak irribarre batekin. Eta Udalaren omenaldiaz haratago, Txabillok herritarren estimua jasotzen jarraitzen duela aitortzen du, oraindik ere askok kalean agurtzen baitute. Oskarren hitzetan, “haurrek asko maite dute nire aita, eta orain 30 urte dituztenek gogoratu egiten dute oraindik ere. Niri ere haur eta gazte gehienek ezagutzen didate baina, egia esan, nire aitari estimu edo maitasun berezia diote. Kalean ikustean beti egiten diote kasu”.

Bistakoa da Zarauzko haurren artean zirrara berezia sortzen dutela erraldoiek eta aurten Zarauzko Udalak gomazko erraldoitxoak jarri ditu salgai turismo bulegoan. Gainera, igande honetan, San Pelaio festei hasiera emateko, Erraldoi eta Buruhandien III. Topaketa ospatuko da 11.00etatik aurrera Lege Zaharren Enparantzan.

Secciones