Abiatzera doaz Interjai eta mutilen Xistera Zirkuitoa

Viernes, 22 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:40h.

Gizonezkoen Xisterako denboraldia abiatzera doa eta asteburu honetan bi ekitaldi izango dira. Bata ostiralean Markina-Xemeinen eta bestea, berriz, igandean Cabanillasen.

Markina-Xemeinen jokatuko da Xistera Zirkuitoko lehen jardunaldia. Guztira zortzi bikote arituko dira gazte mailan, eta beste zortzi, berriz, helduen mailan. Odorioz bi kiniela jokatuko dira eta 15 puntu lortzen dituen bikoteak lortuko du garaipena maila bakoitzean.

Honako hauek izango dira helduen mailan arituko diren zortzi bikoteak: Alberdi-Mandangaran, Retolaza-Andonegi, Barkos-Basque, Gonzalez-Montamat, Gonzalez de Matauco-Ibarluzea, Laloo-Elkorobarrutia, Barinegarenteria-Mandiola eta Urriolabeitia-Gandiaga.

Gazte mailakoan, berriz, honako hauek izango dira: A.Galletebeitia-P.Galletebeitia, Ibañez-Ruiz, Vidal-Hernandez, Lizardi-Egia, Hernandez-Goitiandia, Gandiaga-Mandiola, Goitiandia-Olabarria eta Ibarluzea-Segurola.

Igandean, 11.00etan hasiko da Cabanillasen Interjai Txapelketa. Hemen iazko Xistera Zirkuitoko senior mailako sei aurrelaririk onenak eta sei atzelaririk onenak neurtuko dira. Liga eran jokatuko dute, eta horrela, lehen sailkatuak finala jokatzeko txartela zuzenean eskuratuko du, eta bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek, berriz, kiniela bat jokatu beharko dute eta hura irabazten duenak lortuko du txapelaren lehian aritzeko beste txartela. Bikoteak zozketa bidez erabaki ziren.

Lehen partida honetan aldaketa bat egin behar izan da, Zugaitz Salaberryrekin batera Iban Etcheberry baita, baina Cabanilasen ezin izango du aritu, eta lehen ordezkoak, Danik, ordezkatuko du.

Partidak bi jokotara jokatuko dira, eta bakoitza 15 tantora jokatuko da. Berdinketa egongo balitz, hirugarren bat jokatuko litzateke eta bost tantora izango litzateke.

Hauek dira Cabanillaseko hiru partidak:

Antxon-Ibarluzea / Bailo II-ManciGoixerri-Andonegi / Iturrino-SusoRetolaza-Uriel / Dani-Zugaitz

Secciones