Zarautz Abesbatzaren kontzertua izango da gaur Frontoi Txikin

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

 ZARAUTZ – Europako Musikaren Egunarekin bat eginda, Zarautz Abesbatzako hiru taldeek (Txinpirin Abesbatzak, Zarautz Txikik eta Zarautz Abesbatzak) kontzertua eskainiko dute gaur Frontoi Txikin. Bi abesbatza gazteen emanaldia 19.15ean hasiko da, eta Zarautz Abesbatzaren kantu saioa, berriz, 20.30ean. Gainera, bihar arratsaldeko 18.30ean, Imanol Urbieta Musika Eskolako kurtso amaierako jaialdia izango da kiroldegian. – A.R. 

Secciones