HAPO prozesuaren aurkezpena egingo da gaur Zestoan

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

ZESTOA – Zestoako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurkezpena egingo du gaur arratsaldean, 18.00etan udaletxean bertan. Udalaren asmoa da hasierahasieratik herritarrek prozesuaren berri izatea, baita iritziak eta ekarpenak egiteko aukera ere. Beraz, Zestoako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu herriko planeamendu berria garatzeko egingo den prozesuaren aurkezpen saiora. – A.R.