Pikuak Kalera egitasmoak gaur amaituko du ikasturtea

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:41h.

 LEGORRETA – Gaur irtengo dira herrian barrena ikasturteko azken irteera egitera Legorretako Pikuak Kalera egitasmoko partaideak, irailean berriz itzultzeko. Ostegunero, Aldaieta elkarteko kideek egiten dute ibilaldia herrian eta ondoren salda hartzen dute. Hiru astean behin, gainera, gimnasia saioa izaten dute aukeran. Gaur, festa giroa izango dute 10.00etan hasita eta Ugaro eskolako haurrekin egingo dute ibilaldia. – M.A.

Secciones