Ipuin kontalaria izango da astelehenean Ormaiztegin

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:40h.

 ORMAIZTEGI – Ekain kulturala ekimenean barneratuta daude ormaiztegiarrak hilabete honetan. Hala, datorren astelehenean, hilak 25, ipuin kontaketa izango da herriko liburutegian, goizeko 11.30ean hasita. Lau eta zortzi urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioa izango da, Maider Alcelay ipuin kontalariaren eskutik. Animalien biltzarra izeneko ipuina eskainiko du kontalari arrasatearrak aurtengo bigarren bisitan. – M.A.

Secciones