Ekigain jaia ospatuko dute gaur Elgoibarren

Herritarrak 19.00etan elkartuko dira Maalan Sallobente-Ermuaran auzora oinez joateko

Jueves, 21 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

elgoibar - Elgoibartarrek udari ongi-etorria egiteko Ekigain jaia ospatuko dute gaur Sallobente-Ermuaran nekazal auzoan.

Elgoibarko Izarra elkarteak Udaleko Kultura sailaren babesarekin antolatzen duen festa honetan parte hartu nahi duten guztiek 19.00etan dute hitzordua Maalako parkean. Handik, bildutakoak oinez abiatuko dira Sallobentera;behin hara heltzerakoan afari-merienda (norberak berea eraman behar du etxetik), suaren erritoa eta saltoak egiteko.

Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20.00etan izango da Sallobente-Ermuaranen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez “txosna bat egongo da bertan edariak erosteko aukera izateko”. Frontala edo kopeta-argia eramatea ere komeni da, “bueltako bidea egiteko”. - J.L.

Secciones