Orioko Ikastolak kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:47h.

 ORIO – Orioko Ikastolak, Arraunketa Elkartearen eta Udalaren babesarekin, kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du San Pedro egunerako, hilaren 29rako, 17.30ean. 14 urtetik gorako lagunek parte hartu ahal izango dute eta sariak izango dira irabazleentzat. Izena emateko epea gaur amaituko da, eta horretarako, oriokoekimena@gmail.com-era idatzi edo kiroldegira, Ikastolako idazkaritzara edo kultur etxera jo beharko da. – A.R. 

Secciones