Baserrien banaketari buruzko hitzaldia izango da gaur

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

 ZIZURKIL – Josu Narbarte arkeologoa zundaketak egiten ari da egunotan Zizurkilgo hainbat baserri ingurutan. Bere ikerketaren helburua landa-komunitateen historia aztertzeko bide berriak lantzea da. Horretarako, hiru ardatz nagusi landuko dira: herri-lurrak, baserrien banaketa espaziala eta nekazaritza formen bilakaera. Gaur, 20.00etan, Iriarte kultur etxean eskainiko duen hitzaldian, herrian egiten ari den lana azaltzeaz gain Zizurkilgo baserrien banaketaren inguruko azalpen kuriosoak emango ditu. – M.S.S. 

Secciones