Des-Kontrol eta Olatz Salvador ere Piraten Flamenkan arituko dira

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:32h.

ASTE NAGUSIA – Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako prestatzen ari diren musika egitaraua zabaltzen jarraitzen dute sare sozialen bitartez. Atzo iragarri genuen Belako, Skakeitan eta Niña Coyote eta Chico Tornadok emanaldiak eskainiko dituztela Flamenkan abuztuaren 11tik 18ra bitartean. Des-kontrol eta Olatz Salvadorren kontzertuak ere hitzartu dituztela iragarri dute Piratek azken orduetan. – N.G.