BERTAN

Entseguetan da Irungo Alarde tradizionala

Miércoles, 20 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

irun. Irundarrek urtean bizitzen duten egunik haundienerako oso gutxi falta da eta Alarde tradizionaleko konpainia desberdinak entseguak egiten hasiak dira joan den larunbataz geroztik. Atzo, besteak beste, argazkian bere kantinera Ana Etxeparerekin agertzen den Santiagoko konpainiak eta Ama Xantalenek, Urnazuk, Buenos Amigosek, Real Unionek, Azken Portuk eta Belaskoeneak entseatu zuten. Gaurko eta datozen egun guztietako entseguen ordutegiak www.irungoalardea.com webgunean eskura daude. Argazkia: X.S.