Secundino Esnaola musika eskolako ikasleen emanaldiak

Martes, 19 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:01h.

ZUMARRAGA – Urretxu eta Zumarragako musika eskolako ikasleek hiru emanaldi egingo dituzte ekaina amaitu aurretik. Gaur, 19.00etan, ikasturte amaierako kontzertua emango dute Zelai Arizti aretoan. Larunbatean, 13.00etan, Zumarragako jaietako kontzertua egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. Bukatzeko, hilaren 30ean, 13.30ean, trikitilariek kalejira egingo dute Zumarragako kaleetan. – A.Z.