Santa Ana jaietako aurreskuaren bilera gaur, Ordizian

Martes, 19 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:00h.

ORDIZIA – Gaur egun aurreskuaren inguruan sortzen dituen kezka eta eztabaiden aurrean, Ordiziako Santa Ana jaietan egiten den aurreskuko erakusle eta txistulariek, Udalarekin eta hainbat gurasorekin batera, dantza ohituren inguruko batzordea sortu dute dantza ohitura hauek denboran iraun dezaten, ohiturak ezagutu, landu eta zabalduz. Honenbestez, aurtengo aurreskuan izen ematea bakarka egin beharko da eta horretarako aukera gaur izango da, Barrena kultur etxean, 10.00- etatik 12.30etara eta 17.00etatik 19.00etara. – M.A.