Udal liburutegiak udako ordutegia ezarri du dagoeneko

Martes, 19 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:03h.

 MUTRIKU – Mutrikuko Udal liburutegiak udako ordutegia ezarri du eta atzotik 9.00etatik 14.00etara bitartean dago irekita. Haur liburutegiak, berriz, ostiralera arte mantenduko du ohiko ordutegia (asteartetik ostiralera, 17.00etatik 19.00etara). Horren ondoren haur liburutegia erabiltzeko liburutegi orokorrera jo beharko da. – J.L