Azpeitiak kirol ikastaro ugari antolatu ditu uda honetarako

Parte hartzeko interesa dutenek hilaren 20ra arte eman dezakete izena igerilekuko harreran

Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia - Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita izango diren hainbat ikastaro antolatu ditu uda honetarako. Hauek uztailean eta irailean eskainiko dira eta interesatuek datorren asteazkenera arte eman dezakete izena igerilekuko harreran edota 943 814 121 telefono zenbakira deituta.

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez uda honetarako prestatutako eskaintzan “Cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total trainning, zumba, core eta igeriketa teknifikazioko ikastaroak” izango dira.

Horrela bada, uztailean eta irailean kirola egin nahi dutenek badute aukera zabala herrian. Hori bai, parte hartzeko “guztiek eman behar dute izena, baita ikasturtean zehar ibili direnak ere”. - J.L.

Secciones