Errenteria Musikalek bi ikasgai berri izango ditu

Ikasturte berrian harmonia modernoa eta inprobisazioa eskainiko ditu eta izena bihartik eman daiteke

Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Errenteria - Errenteria Musikalek 2018-2019 ikasturtean bi ikasgai berri eskainiko ditu: Harmonia modernoa eta Inprobisazioa. Matrikulazio epea bihar zabalduko da.

Harmonia ikasteko ez da beharrezkoa aurrezagupenik izatea eta honako hauek dira ikasgaiaren helburuak: melodia bat harmonizatzea, gustuko diren abestiak en-tzumenez transkribatu eta zifra-tzea, norberarentzat zein konboetarako abestiak konposatzea gustuko den estiloan eta harmonia tradizionalaren oinarriak ulertzea. Ikastaro hau ostegunetan izango da, 17.00etatik 18.30era.

Inprobisazioari dagokionez, ikasgaiaren helburua da aurretik ida-tzita ez dagoen musika sortu eta jotzeko behar diren elementuak menderatzea. Klaseak batez ere praktikoak izango dira eta edozein instrumenturekin parte har daiteke. Inprobisaziorakoa oinarrizko musika ezagupenak behar dira. Ikastaroa astelehenetan izango da, 18.30etik 20.00etara.

Informazio gehiago Errenteria Musikalen eska daiteke. - A.M.

Secciones