Torrealdaik bere azken liburua aurkeztuko du asteazkenean Sutegin

Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 16:12h.

Usurbil. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, asteazkenean aurkeztuko du Joan Mari Torrealdaik Usurbilen, bere azken liburua: El asedio al euskera. Más allá del libro negro (Setioa euskarari, liburu beltzaz harago). Xabier Arregi alkateak egingo dio ongietorria ekitaldiari, eta Idioia Torregarai eta Mertxe Aizpurua herriko kazetariek elkarrizketatuko dute. Aurkezpena Sutegin izango da, 18.30ean A.M.