Euskara ikasi dutenek diru laguntzak eska ditzakete

Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 16:10h.

Lasarte-Oria. 2017-18 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek matrikula prezioaren %85 arteko beka jaso dezakete Lasarte-Oriako Udaletik. Ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Euskaltegietako ikastaroei dagokienez, %80ko asistentzia bermatu behar da eta barnetegien kasuan gutxienez hilabete bateko estantzia. A.M.

Secciones