POLITIKA

“Beasaindarren ongizatea hobetzen segi nahi dugu”

Beasaingo Udal Gobernuak legegintzaldiko hirugarren urteko balorazioa egin du

M. Aranburu - Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Dagoeneko hiru urte pasa dira Beasaingo Udalera EAJ iritsi zenetik. Alderdiak, hiru urte hau-etako balorazioa egin du eta legegintzaldi honetako azken urtera begira zein egitasmo egingo dituzten aurreratu dute.

“Pertsonak, herritarrak, gizartea osatzen dutenen ongizatea eta hauen nortasuna dira Udal Gobernuaren lehentasunen zutabe nagusia”, nabarmendu du Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak, lantaldea inguruan duela. Heldu dion lehen gaia enplegu sustapena eta langabeziaren jaitsi-era izan. “700 langabetutik 550 ingurura jaistea lortu dugu”, azaldu du alkateak. BEstalde, hondakin bilketarekin lotuta, 2018ko lehenengo hiru hilekoan, gaikako bilketa %78ra igo dela ere adierazi du eta euskararen erabileran Udala aurrerapausoak emateko baliabideak jartzen ari dela ere bai.

Ongizatearekin lotuta, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak egokitu egin dituzte eta erronka herritarrei ezagutzera ematea izan da. “Guretzat oso garrantzitsua da herritarrek Udalaren eskaintza zein den ezagutzea”, esan du Malu Valles zinegotziak. Gainera, proiektu hauek ere nabarmendu ditu: Goiz Alzheimer, Goiz Zaindu, Agipase, Ondo ibili, Beasain Lagunkoia eta Arangoiti egoitzan lortutako 15 plaza berriak. Zinegotziak aurreratu duenez hurrengo helburu nagusietako bat “Arana kaleko biztanleen arteko elkarbizitza hobetzea” izango da eta uda ondoren hasiko dira horretan. Urtea amaierarako, bestalde, Ezkiaga auzoko botikina errealitate bat izango da.

Dudarik ez da urte hauetan Beasainen itxura asko aldatu dela. Hirigin-tzari lotuta, “ Beasain herri eroso, irisgarri eta atseginagoa” izatea nahi dutela zehaztu du Leire Artola zinegotziak. Hala, lan lerroan Ezkiaga auzoko bi igogailuak, Zazpiturrieta, Nekolalde eta Martin Aranburu kaleak eraberritzea, Alkartasuna Lizeoko fatxada berritzea, Matxinbentan eskola zaharra auzotarrentzat elkargune bilakatzea eta Nuarbera arteko oinezko bidea egitea daude. Gainera, Erauskin plazaren eraberri-tzea ere laster hasiko da.

Kultura ere nabarmendu indartu du Beasaingo Udalak. Xabier Matarranz da saileko arduraduna eta “herriko elkarteekin eta eragileekin elkarlana bilatu eta sustatu” dutela berretsi du. Nabarmen eta garrantzitsuenetakoa Igartza Musika da. “Euskal Herrian, musikarien artean erreferente bilakatu da”, esan eta gehitu du Musikenerekin elkarlanean antolatutako Igar-tza Musika Beka ere aurrera pauso handia izan dela.

Kiroletan, berriz, Elena Ruizek agertu du kiroldegiko ia 6.000 bazkideak egonkortzea eta fidelitzatzea izan dela erronka nagusietako bat. Besteak beste, aldagelak berritu, boxing gunea sortu eta rokodromoa berritu dituzte. Orain, crossfit gune bat sortu eta gimnasioa egokituko dituzte.