Usurbilek Joxan Artzeri omenaldi herrikoia eskaini zion atzo

Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

egun osoan. Joxan Artze gogoratzeko deia egin zuen orain dela egun batzuk Usurbilgo Udalak. Atzo, hain zuzen ere, omenaldi herrikoia eskeini zioten usurbildarrek urtarrilean zendutako sortzaile handiari. Eguerdian ospatu zuten, Mikel Laboa plazan, ekitaldi nagusia. Bertan, artistaren unibertsoa goratzeko, txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika izan ziren. Arratsaldean omenaldiarekin jarraitu zuten usurbildarrek. Dema plazan, esaterako, Joxan Artzeren lanaren aitortza egin zuten, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, aristarekiko sentimenduren bat adierazi nahi izan zuten guztiek parte hartzeko aukera izango zuten, txalaparta joz edo haren poema bat irakurriz. Argazkia: Esti Veintemillas