Asteburuetan Orioko plazaren zirkulazioa itxiko da

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:13h.

Orio. Orioko Udalak asteburutan Herriko Plazan autoen zirkulazioa baimentzeko erabakia hartu zuen apirilean, baina gaia berriro aztertu ondoren, aurrerantzean larunbateko 14.00etatik aurrera plaza autoen zirkulaziorako itxiko da igande gauera arte. Alegia, lehen neguruko asteburuetan egiten zena egingo da udako asteburuetan ere. Nolanahi ere, plazan ekitaldiren bat dagoenean, lehenago ixteko aukera aztertuko. A.R.