Lurraren Dantzari Txiki eguna, bihar Urretxun

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:10h.

Urretxu. Bihar Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Urretxun. Zortzi taldek parte hartuko dute: Zumaiako Txori Txiki, Galdakaoko Andra Mari, Legazpiko Korosti, Beasaingo Aurtzaka, Donibane Garaziko Garaztarrak, Altsasuko Etorkizuna, Urretxu eta Zumarragako Irrintzi eta Urretxuko Lurra. Dantza taldeak Pagoeta plazan elkartuko dira, 11.00etan. Ondoren, 12.00etatik 13.30era, dantza saioak egingo dituzte Urretxuko kaleetan. 13.30ean Gernikako Arbola plazara iritsiko dira. Bukatzeko, 17.30ean dantza saioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, saio hau Ederrena pilotalekuan egingo dute. A.Z.