buruntzaldea

Urki Dantza Taldeak botako du San Juanetako txupinazoa

Urki taldeko dantzariak Goiko plazan San Juan egunean soka-dantza eginez.

Hilaren 22an jaiak iragartzeko ohorea izango du aurten 30 urte betetzen dituen taldeak

Marta San Sebastian - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Andoain - Hogeita hamar urte hauetan herriko kulturgintzan eta euskal kulturaren zabalpenean eragile nabarmena izan direlako, andoaindar askok dantza beraien bidez ikasi dutelako eta edozer ekin-tzetarako beti prest agertzen direlako, Urki Dantza Taldeak jaurtiko du udaletxeko balkoitik Sanjuanetako txupinazoa. Aurten jaiak hilaren 22an hasiko dira eta bost egunez luzatuko dira, ekainaren 26a bitarte.

Urkik bere lehen emanaldia Sanjuan jaietan egin zuen, horregatik du esangura berezia datorren astean botako duten txupinazoak. Dantzariek badute aurten pozik egoteko arrazoirik. Festa batzordeak erabakita, jaiak iragartzeko ohorea izango dute, baina, gainera, egoera kaskarrean zegoen Arrate frontoia goitik behera konpontzeko lanak hasiko dira laster eta Urki Olagainera mugituko da, egoera hobean dagoen lokal batean entseatu ahal izateko.

Ibilbide luzea egin du Urki Dantza Taldeak Andoainen. Ez zen, ordea, hutsetik sortu 1988 urtean. Aurretik bazen Andoainen euskal dantzarekiko zaletasuna, eta dantzari eta dan-tza maisu ezagunak ere izan dira Andoainen XX. mendean zehar.

Orain betetzen diren 30 urte luze hauetan zehar makina bat haur, gaztetxo, gazte eta helduk egin du bere euskal dantzarekiko atxikimendua Urkiren bitartez. Urkik euskal dan-tzarekiko zaletasunaren hazia jarri eta ereiteaz gain, herriko kultur bizi-tza aberasteko programak eta ekin-tzak abian jarri ditu. Batzuk aipa-tzearren: Euskal Jaialdi Txikia;San Juan bezperako suaren inguruko emanaldi landua eta koloretsua;Santa Krutz eguneko ezpata-dantza eta auzoz auzoko emanaldiak…

Gure mugez kanpo ere erakutsi ditu Urki Dantza Taldeak bere dan-tzak. Hala, Poloniako Zakopane hiriko Folklore jaialdian izan zen 2005eko uztailean Euskal Herriko kulturaren ordezkari gisa eta urte batzuk beranduago, 2013ko urrian New York hiria izan zen Urkiren lanaren testigu.

San Juan Sua Egitaraua prest dago bost eguneko jaiei hasiera emateko eta aurten ere San Juan sua eta haren inguruan antolatzen diren ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute hamar herritarrek. Dagoeneko izen-emate epea itxita dago eta zozketa astelehenean egingo dute, 12.00etan, udaletxean bertan. Zozketa horretan bost izen aterako dira, horrela, bakoitzak nahi duen laguntzailearekin joan ahal izango du. Era berean, gogoratu dute San Juan sua egin nahi duen oroko baimena eskatu beharko duela udaletxeko Ataria zerbitzuan. Sua egingo den tokia zehaztu eta arduraduenen datuak helarazi beharko dira astelehena baino lehen.

Secciones