Asteartean ur sarearen inguruko hitzaldia

Usurbilek hobekuntzak egin ditu azkeneko hilabetetan bere sisteman berriz gastroenteritis broterik ez gertatzeko

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Usurbil - Datorren asteartean, azaroan Usurbilen gertatutako gastroenteritis brotearen ostetik, herriko ur sisteman egin diren hobekun-tzez argibideak emateko, herriko ur horniduraren eta saneamenduren berri emateko, eta, oro har, ur-politikez eta kudeaketaz aritzeko, gai honetan adituak diren pertsonekin solasaldi bat antolatu da.

Bertan izango dira Xabier Arregi alkatea, Valentin Dehesa, elikaduraren industrian kontrol-mekanismoak diseinatzen aditua eta gai honetan Udalaren aholkulari lanetan aritutakoa, eta Iñaki Antigüedad, Hidrogeologiako katedraduna EHUn.

Hitzaldia 18.30ean hasiko da Sutegin eta elebietan izango da, bai euskaraz, baita gazteleraz ere. Herritarrek ere izango dute galderak edo zalantzak zuzentzeko aukera.

Udalak 90.000 euroko inbertsioa egin du ur-bilketa, banaketa eta kontrol-mekanismoak hobetzeko. - A.M.

Secciones