Pilota Festa ospatuko dute bihar arratsaldean Zumaian

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:04h.

ZUMAIA – Bihar Pilota Festa ospatuko dute Zumaiako Odietan (euria eginez gero, Aitzuri pilotalekuan). Bertan eskuzko eta palazko finalak jokatuko dira maila hauetan: benjaminak, alebinak eta infantilak. Partidak 16.00etan hasiko dira eta 19.00ak inguruan bukatuko da. Bukaeran, 19.30etik 20.00etara sari banaketa egingo dute eta, azkenik, merendola eder batekin bukatuko dute aurtengo ikasturtea. – A.R.