Jaizkibelera egingo du irteera Inda Mendik igande honetan

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:04h.

ZUMAIA – Zumaiako Inda Mendi elkarteak Jaizkibeleko itsaslabarretatik Pasai Donibanera doan ibilbide ospetsua egingo du igande honetan. 21 kilometroko ibilbidea 7-8 ordu inguruan egitea aurreikusten du taldeak eta jatordua eramatea gomendatu dute. Irteeran izena eman nahi dutenek goiko estankora joan beharko dute gaurko eguerdia baino lehen, 943 860 357 telefonora deituta. – A.R. 

Secciones