Doaneko parrilada izango da gaurko pilota partiden aurretik

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

AZPEITIA – Asteasuko taldea kanporatu ondoren, Azpeitiko pilotariek herriarteko eskuzko txapelketako final aurrekoak jokatuko dituzte gaur Oiartzungo pilotarien aurka (22.00etan Frontoi Txikin). Hori dela eta, Ilunpe pilota elkarteak parrilada herrikoia eskainiko du “20.00etatik aurrera, frontoian bertan”. Ekitaldi erakargarri horrekin, Azpeitiko pilota elkarteak “zaletuen babesa eskertu” nahi du eta, aldi berean, “herritarrak beste behin frontoira gerturatzera animatu”. – J.L. 

Secciones