Gaur zabalduko da udako igerilekua eta bonoak eros daitezke

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:55h.

OIARTZUN – Udako igerilekua gaur irekiko da eta hiru hilabetez zabalik egongo da, irailaren 16a arte. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11.00etatik 20.00etara izango da. Uztailekoa, berriz, 10.00etatik 21.00etara. Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzaren barruan zerbitzu hau sartua dute. Bazkide ez diren eta udako igerilekuko erabiltzaile izan nahi dutenek, denboraldi osoko bonoa egiteko aukera izango dute: familiarra (122,40 euro), helduak (16 urtez goitik) (91,80), eta haurrak (61,20). Eguneko sarrera, berriz, 7,30 eurokoa izango da helduentzako eta 3,65 eurokoa gazteentzat. Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 29,50 euroan helduenak eta 15,60 euroan gazteenak. – A.M. 

Secciones