‘Mañukorta’ omenduko dute bihar ospatuko den Sanmigeldarren egunean

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:08h.

ELGOIBAR – Aiastia (San Migel) auzoko bizilagunek Sanmigeldarren eguna ospatuko dute bihar. Jardunaldia abiatzeko Benantzio Otaegi apaizak gidatuko duen meza izango da 11.00etan auzoko baselizan eta horren ondoren salda eta txorizoa banatuko dute, bertsolariek eta trikitilariek girotuta. Jarraian (12.30ean) emakumeen arteko binakako pilota partida jokatuko da eta hori amatzerakoan Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolaria omentzeko herri bazkaria eta erromeria izango dira frontoian. – J.L.