Euskaraldia aurkezteko ekitaldia izango da bihar Zabiel kultur etxean

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:08h.

MUTRIKU – Mutrikuarrek azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko hainbat lekutan burutuko den Euskaraldia ariketa sozialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dute bihar. Izan ere, Udalak eta euskalgintzan murgilduta dauden herriko eragileek Euskaraldia egitasmoa aurkezteko agerraldia egingo dute bihar (12.00etan) Zabiel kultur etxean. Herritar guztiak gonbidatuta daude “euskaraz hitz egin ahal izateko aukera berriak sortzeko” bultzatutako ekimen honen aurkezpenera. – J.L.

Secciones