Biharko antolatutako II. Gaita egunak herriko erdigunea girotuko du

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

DEBA – Debako bizilagunek herriko gaiteroek Udalaren babesarekin eta Ozio Bide elkartearen laguntzarekin antolatzen duten II. Gaita egunarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar. Jardunaldia abiatzeko kanpotik etorritako gaitero eta danborjoleei harrera egingo diete (12.00etan) eta horren ondoren bildutakoen kalejira izango da erdiguneko kaleetan zehar (12.45ean). Hori amaituta, gaiteroak 14.00etan elkartuko dira Foruen plazan hainbat pieza jotzeko. Azkenik bazkaria ospatuko dute. – J.L.

Secciones