Gipuzkoako historiari buruzko mahai ingurua

Tabakalerako Kutxa Kultur gunean izango da hitzordua gaur arratsaldeko 19.00etatik aurrera

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

donostia - Gipuzkoako historiaren inguruan bidaia proposatu nahi dute gaur arratsaldean Tabakaleran izango den hitzorduko antolatzaileek. Miguel de Aramburu historialarien elkarteak prestatu du mahai ingurua, 19.00etatik aurrera, Tabakalerako Kutxa Kultur gunean (Ruiz Balerdi aretoan), Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Ordubeteko bidaia Gipuzkoako historian zehar izenburupean eta Iker Echeberria Ayllón moderatzaile lanetan izanda, lurraldearen iraganaren lelo eta gertakari nagusienak aztertu nahi dituzte modu erraz eta dibulgatiboan. Horretarako argitaratu berri den Gipuzkoako Historiaren Sintesia lanean parte hartu duten historialariak izango dira bertan: Joxean Mujika Alustiza, Elena Torregarai Pagola, José Ángel Lema Pueyo, Álvaro Aragón Ruano eta Iñigo Imaz Martínez.

“Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mitoek eta aurreiri-tziek ikuspegi okerra zabaldu dute eta horregatik garrantzitsua da argi-tzea”, diote antolatzaileek. - N.G.

Secciones