EKONOMIA

Goierri Eskolak hiru sari lortu ditu ibilgailu elektrikoen lehiaketan

Hamar ikaslez osatutako taldeak AIC saria, Irizar e-mobility diseinu saria eta lehen fasearena eskuratu du

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Goierri Eskolako ikasleek urte hasieran ezarritako helburua bete dute Lanbide Heziketako zentroei zuzendutako Euskelec-Ibilgailu Elektrikoen Txapelketan eta hiru sari eskuratuta itzuli dira bertatik. Erronka zaila baina polita zuten aurrean: kotxe elektrikoa fabrika-tzea. Hala, Goierri Eskolako taldeak bere prototipoari esker, Berrikun-tzaren AIC saria, Irizar e-mobility diseinu saria eta lehen fasearen saria jaso dituzte.

Lanbide Heziketako hamaika zentrotako 140 ikaslek hartu zuten parte lehiaketa honetan. Epaimahaiak azelerazioa, gehienezko balazta eta slaloma baloratu zituen, ibilgailuaren diseinuaz eta ikasleen talentuaz gain. “Erronka konplexua izan da. Ezerezetik kotxe elektriko bat eraikitzeak hasieratik amaiera arteko prozesua kontrolatzea eskatzen du, diseinua, fabrikazioa eta muntaia, proiektuaren bidaragarritasuna eta exekuzio epeak ahaztu gabe. Baina emaitzak merezi du ahalegina”, agertu du Iker Etxezarreta irakasleak.

Proiektuan zazpi formakuntza ziklotako hamar ikaslek hartu dute parte. Besteak beste, Administrazio eta Finantzetakoak, Diseinu eta Fabrikazio Mekanikokoak, Mekatronikakoak edota Eraikuntza Metalikokoak aritu dira elkarlanean buru-belarri hau ateratzeko. - M.A.