Markinak hartuko du nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia

Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:29h.

DONOSTIA. Larunbat honetan, Nesken Xistera Zirkuitoko bigarren jardunaldia hartuko du Markinako pilotalekuak, eta guztira 26 pilotari arituko dira 17.00etan hasiko den jaialdian.

Arratsaldeko ekinaldia kinielekin hasiko da, eta horren ostean Markinako Dantzaskeren emanaldia etorriko da, zesta gaitzat hartuta sortu duen dantza berria eskaintzeko. Ondoren Kontxita Bustindui raketista ohiari omenaldia eskeiniko zaio. Amaitzeko, Xistera Zirkuitoko partidak izango dira. Larunbat honetan 26 pilotari arituko dira. Markina-Xemein, Ereño, Berriatua, Gasteiz, Tolosa, Donostia, Durango, Hondarribia, Biarritz eta Zumaia egongo dira ordezkatuta bigarren jardunaldian.

Baina Markinak larunbat honetan egun pasa eder bat egiteko parada eskeiniko du, ekitaldiak goizean hasiko baitira. Horrela 11.30ean, kultur aretoan "Las Pelotaris" dokumentala ikusteko modua izango baita. 12.00etan, berriz, mahai ingurua izango da, "Emakume pilotariak, iragana eta oraina" izenburuarekin. Arantza Pereda eta Izaro Arbe jardungo dira, Arantza Cañamares moderatzaile lanetan dela. Horren ostean, pilotalekuan argazki erakusketa izango da, "Emakukmeak zesta puntan" izenburuarekin.

Secciones