Euskaraldia prestatzeko lehenengo bilerara deitu dute biharko

Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:14h.

 OIARTZUN – Abenduan Euskaraldia ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan, euskararen erabileran eragiteko helburuarekin. Oiartzunek ekimen horretan parte hartzea garrantzitsua irudituta, bihar herrian Euskaraldia antolatzeko lehenengo bilera egingo da 17.30ean, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Norbanakoak, elkarteak, erakundeak, ikastetxeak... gonbidatuta daude saio honetara. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra belarriprest eta ahobizien konpromisoa lortu nahi da. – AM.