Legorretako etxe hutsak nola kudeatu zehazteko bilera egingo da

Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:16h.

 LEGORRETA – Legorretako Udalaren erronka nagusia herrian dauden etxebizitza hutsen erabilera kudeatzea da. Haatik, duten helburuetako bat alokairua sustatzea eta etxebizitzak merkaturatzea da, dagoeneko eraikita dauden etxe horiei ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Udalak etxebizitza hutsen errolda osatu du, eta, orain, hurrengo helburua izango da higiezin horiek etxebizitza gisa erabiltzeko zein neurri bultzatu nahi dituzten erabakitzea, diru-laguntza programa bat ezartzeko oinarrietan zer jaso nahi den zehaztea. Bide horretan, herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi dituzte eta horretarako bi bilera egingo dituzte. Lehenengoa gaur izango da, 19.00etan, Udaletxean. Bigarrena, berriz, datorren asteazkenean, hilaren 27an, ordu eta leku berean izango da. Ondorengo pausoak ere zehaztu ditu dagoeneko Udalak: bileren ostean Siadeco etxeak diru laguntzen programa bat osatzeko ordenantza bat landuko du, bertan erabakitakoarekin, eta irailean egingo da hirugarren bilera, zirriborroa herritarrei aurkeztu eta azken ekarpenak jasotzeko. – M.A. 

Secciones