Goiztiri euskaltegiak aurre matrikula epea irekita du

Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:16h.

 BEASAIN – Datorren ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzako dagoeneko zabalik dago Goiztiri euskaltegiaren izen emateko epea. Hainbat abantaila izango ditu aurrez matrikulatzeak;hala nola, hilaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute 18-19 ikasturteko matrikularen prezioan. Ordainketa malguagoa ere eskainiko zaie, epe bat gehituz ohiko ordainketa epeei eta taldeak eratzerakoan lehentasuna bermatuko zaie. Izena 943 88 93 40 telefonoan edo beasain@aek.eus helbidean eman dezakete klaseak Beasainen jaso nahi dituztenek eta aldiz, Ordizian matrikulatu nahi dutenek 943 88 91 74 edo ordizia@aek.eus helbidera jo beharko dute. – M.A.