Antzerki tailerrekoek emanaldia eskainiko dute bi tabernatan

Jueves, 14 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:14h.

 URNIETA – Urnietako udal antzerki tailerreko kideek kafe antzerkiko esketx bat taularatuko dute bihar herriko bi tabernatan, Gurian eta Egurren, hain zuzen. Horrela, ohiko bezero eta inguruan dabiltzan lagunekin bat eginez, taberna giro errealera egokituko dira emanaldian. Eskainiko duten pieza Urretxuko Labeaga aretoan Antzez-Motz antzezlan laburren lehiaketan finalera iritsi zena da. Guriako hitzordua 19.30ean izango da eta Egurrekoa 21.00etan. – A.M