Lizarrusti mendatera joango da Pagoeta Elkartea igandean

Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 11:40h.

 ZARAUTZ – Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak Otzaurteko Bentatik abiatu eta Lizarrusti mendatera arteko zeharkaldia osatuko du igandean, hau da, Idiazabal Gaztaren ibilbidearen laugarren txangoa egingo dute. Era berean, Gipuzkoako Bira osatzen duen GR-121en zatia ere bada. Irteera Agoueseneko biribilgunetik izango da 7.30ean, eta izena emateko Mendizabal kinkiladendara joan beharko da ostirala baino lehen. – A.R. 

Secciones