Orkatz elkarteak 25 urte betetzen ditu egitarau zabal batekin

Azpeitiar guztien partaidetzari irekitako ekintza ugari izango dira gaurtik igandera bitartean

Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia - Orkatz kultur elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko taldeko lagunek azpeitiar guztien partaide-tzari irekita izango diren kultur ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunetarako.

Egitaraua abiatzeko Sortuko idazkari nagusia den Arkaitz Rodriguezen hitzaldia izango da gaur (19.00etan) Sanagustinen. Horren ondoren (22.00etan) Ines Osinaga musikari eta abeslariaren emanaldia egongo da leku berean.

Bihar, berriz, Imanol Ituiño eta Asier Kidam magoen txanda izango da. Arratsaldeko 19.00etatik aurrera, tabernaz taberna ibiliko dira eta 22.00etan gala nagusia egingo dute Orkatzen bertan.

Asteburuan musika emanaldiek izango dute protagonismo nagusia. Hauek plazan ipiniko den karpan burutuko dira.

Horrela bada, ostiralean Txalainak (19.00etan) eta The Potes + The Friday’s Crew (23.00etan) taldeen kontzertuak egongo dira;larunbatean herri kirolak (12.00), herri bazkaria (15.00), Akerriperen emanaldia (bazkal ostean) eta La Basu, Egurra ta Kitto eta Bad Sound sistem taldeen kontzertuak (22.00) izango direlarik.

Orkatz elkartearen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua borobiltzeko Anje Duhalderen emanaldia egongo da igandean (19.00etan) Sanagustin kulturgunean.

Kontzertuetarako eta herri bazkarirako sarrerak dagoeneko eros daitezke Orkatzen (ikasle, langabetu eta pentsiodunentzako prezio bereziak daude). - J.L.

Secciones