KIROLAK

Tropela Hondartzan egingo dute igandean

‘Tropela hondartzan’ ekitaldia. (Argazkia: Loraine Lekuona)

Zarauzko hondartzan ziklistatxoen lasterketak egingo dituzte eta ‘vintage’ erakusketa ere izango da

Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zarautz - Aurreko ekitaldiek izandako harrera ona ikusita, Tropela Elkarteak laugarren Tropela Hondartzan ekitaldia antolatu du igande honetarako. Hala, hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratuko dute beste behin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Galtxagorri elkartearen parean izango da ekitaldia, 11.30etik aurrera, baina 9.30ean zirkuituen prestaketarekin hasiko dira. Ziklistatxoen lasterketak egingo dituzte bi mailatan (batetik, 12 urte edo gazteagoak, eta bestetik, haur handiak eta helduak) eta taldeka hartu beharko da parte. Azkarrenarentzat sariak izateaz gain, zirkuiturik dotoreena egiten dutenen-tzat, ziklistatxorik eleganteenaren-tzat eta kiroltasunaren saria ere banatuko dituzte. Izena emateko hondartzan.tropela.eus webgunera jo behar da.

Vintage erakusketa Bestalde, pasealekuan bertan lehengo txirrindularitzaren erakusleiho moduan, erakusketa bat jarriko dute goiz osoan zehar. Bertan izango dira eskuz pintatutako berunezko ziklistatxoak, ziklisten irudiekin hornitutako botila-txapak, ziklistatxoz osatutako maketak, Urtekariaren aldizkari zaharrak, Libros de Rutaren libururik berezienak, Juan Mari Tolinen argazkiak eta abar luze bat. Guzti horretaz musikarekin girotuta eta lagun giro eder batean gozatu ahal izango da. Eta bertan erakusteko moduko ziklistatxoak, kromoak, argazkiak edota beste bitxikeriaren bat duten zarauztarrak animatu dituzte etxean dituzten gauzak eramatera, azokan lekua “gustora” egingo diete eta. - A.R.

Secciones