Sexu erasoen aurkako protokoloa garatzeko lehen saioa, gaur

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:21h.

ALEGIA – Sexu erasoen aurkako protokola garatzeko bi saio ireki egingo dituzte kultur etxean. Lehena gaur izango da eta bigarrena ekainaren 19an, biak 18.00etan. Kattalin Miner kazetari eta idazlea izango da saioak gidatuko dituena eta herritarrei zein talde, elkarte eta eragileei bertan parte hartzeko deialdia egiten zaie. Protokoloaren helburuetako bat izango da prebentzioa eta beste bat, erantzun koordinatu bat emateko prest izatea. – M.S.S.