Gazte Informazio Bulegoan ikasteko gune bat prestatu dute

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:20h.

ERRENTERIA – Hilabete honetan asko dira Errenteriako liburutegira jotzen duten ikasleak eta ez da beti lekurik izaten. Hau dela eta, Gazte Informazio Bulegoan, Pablo Iglesias 3an, ikasteko behin behineko gela bat atondu dute. Ekainaren 29ra arte Gazte Informazio Bulegoa egokituko da ikasleku gisa. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20.00etara. – A.M.