EH Bilduk batzarra deitu du bihar arratsaldean

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:20h.

 ASTIGARRAGA – Bihar hiru urte beteko dira Udal Korporazioa osatu zela eta data hau aintzat hartuta, EH Bilduk batzar ireki bat antolatu du. Batzarra Ikatza tabernaren goialdeko lokalean izango da 19.00etatik 20.30era. Hizpide izango dira hezkuntza (eskola, jangelaren handipena, DBHa, haurreskola…) eta Urumea Berriko egitasmoa eta 2019ko hauteskundeetarako lanketari ere ekingo zaio. – A.M.