Etxebizitza hutsen kudeaketa bilera egingo dute Legorretan

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:23h.

LEGORRETA – Beste herri batzuetan bezala, Legorretan ere etxebizitza hutsak badaude eta horien erabilera bultzatzea da Legorretako Udalaren erronka: alokairua sustatu eta etxebizitzak merkaturatzea, eraikita dagoen horri ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Dagoeneko etxebizitza hutsen errolda osatua dago, eta, orain, helburua izango da higiezin horiek etxebizitza gisa erabiltzeko zein neurri bultzatu nahi diren erabakitzea, diru-laguntza programa bat ezartzeko oinarrietan zer jaso nahi den zehaztea. Bide horretan, herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi dituzte, eta, horretarako, bi bilera egingo dira udaletxean: ostegunean, 19.00etan, eta ekainaren 27an, asteazkena, ordu berean. – M.A. 

Secciones