2019ko Aurrekontuen Jarraibideak onartu dira

Josu Erkoreka, Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, eta Pedro María Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua. (Irekia)

Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 18:53h.

Josu Erkoreka Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaien berri emateko.

Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak. Horien arabera, 2019an Nazio Batuen Agenda 2030 programarekin bat egingo da, Agenda Euskadi Basque Country 2030 programan jaso den moduan. Gainera, adierazi duenez, programa horri esker, giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko.

Azpiazu sailburuak adierazi duenez, jarraibideek 4 erronkari egin behar diote aurre: erronka demografikoa, hezkuntzaren erronka, digitaliazioaren erronka eta nazioartekotzearen erronka.

"Giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko. Binomio bereiziezin hori pertsonan oinarritutako munduaren ikuspegiaren ondorioa da", azpimarratu du Azpiazuk.

LANBIDE

Gaurko prentsaurrekoan jorratutako beste gai bat Euskadin enpleguaren sorrera eta egonkortasuna sustatzeko 5 programa onartzea izan da, "2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren" baitan. Erkoreka sailburuak adierazi du 32 milioi eurotik gorako inbertsioa izango dela, eta LANBIDE Euskal Lanbide Zerbitzuak kudeatuko du.

Gobernu Kontseiluak onartutako programen ardatzak dira euskal udalerriekin elkarlanean enplegua sortzea, pertsona langileen trebetasun eta gaitasunak hobetzeko helburuz enpresak sortzea, kontratazio-konpromisoarekin prestakuntza-ekintzak bultzatzea eta langabezian dauden gazteak enpresetan "Lehen Aukera" programaren baitan kontratatzea.

"Horren helburua da 58.000 lanpostu sustatzea 2017-2020 aldian;2017an 15.000 lanpostu baino gehiago sustatu ziren eta 2018an zifra hori gainditzea espero da", esan du sailburuak.

Secciones