BERTAN

“Plastikorik gabeko planeta” aldarrikatu dute ikasleek

Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketa gauzatu dute aste honetan Zerkausian Ingurumenaren Egunarekin bat eginez

Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa - Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketa egin dute aste honetan Tolosako Zerkausian, Ingurumenaren Eguneko Planeta bat, #plastikorikgabe leloarekin bat eginez.

Aldaketa Klimatikoa gaiari buruzko hausnarketa partekatua gauzatu dute eskualdeko ikastetxeen artean. Horrez gain, Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko leloarekin bat eginez, plastikoaren arazoaz jabetzeko panel-mural bat osatu dute. Tolosaldeko eskola komunitateak eta EA21 proiektuan inplikazioa duten Udalek hartu dute parte.

Ekitaldian parte hartu zuen Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak, non adierazi zuen plastikoen gehiegizko erabilpenak lotura zuzena duela klima aldaketarekin. “Urtetik urtera sortzen eta erabiltzen dugun plastikoaren kopurua gora doa, horregatik landu dugu gai hau ikasleekin. Baina badira ekiditeko neurriak, adibidez: ekonomia zirkularra, hau da berrerabili eta birziklatzea, eta plastikoen bildukien erabilera gutxitzea, beste aukera bilatuz”, azaldu zuen Amantegik Zerkausiko ekitaldian. - M.S.S.